Memoria eskutik eskura! 1521 Noain
Noain 2010 Nafarroaren alde borrokaegin eta bizia galdu zutenen ausardia eta ahalegina gogora ekartzekoaukera da. Erribera aldetik, Pirinioetako bailaretatik, bortuzbestaldetik etorritako boluntario haiek garbi aski zuten zeinherriren alde egin zuten borroka. Bazekiten nor ziren, ze lurdefendatzen zuten eta nork erasotzen zituen.
Gaur, historiaren asimilazio etamanipulazioaren ondorioz, erreferenteak eta gertaerak ez zaizkiguargiak gertatzen. Baina, Noainen ikusiko dugun gisaz, memoriahistorikoak lekutzen gaitu. Garenari begirada egitea da memoriarajotzea. Borroka haren irudiak nor garen esaten digu, zer izan garen,eta biharko bidea erakuts diezaguke. Berreskuratzen dugun memoriaknahi gabe ere eragiten gaitu, gure kontzientzian aztarna ezabaezinauzten digu. Eta, hain justu, gure izaeraren eta historiaren partedirenek mugitzen gaituzte, izan ere, motibazio oro sentimendu etaerreferentzietatik bizi baita.
Zatoz gurekin Noainera, gure nortasunaeta kontzientzia indartzera; argi zutenen oroimenean bil gaitezen.
Noain 2010
2010eko Noaingo Batailaren gainekooroitzapenaren egitaraua berria da. Urtero egiten dugun martxa aurtenGetzetik aterako da Iruñera egiteko, hau da, ohiko ibilbidea eginenda baina norabidea aldatuz, eta Iruñeko alde zaharrean eginen dabukaerako saioa.
Ibilbidean zehar makila bat pasako daeskuz esku, lekuko gisa. Parte hartzaileek ordainsari sinbolikoaemanen dute antolakuntzaren gastuak denon artean estali ditzagun.
Tarte hauek norbanakoaren izenean,herriko edo auzoko taldeen izenean, elkarte, peña edo udalen izeneanerreserba daitezke. Laguntza hori sustatu behar dugu. Guztion eskutiketa makila honekin sinbolizatuta Noaingo memoria Iruñea eramatea dahelburua.
Web: nabarralde.com/noain2010 Tfnoa:620144142
Egitaraua
- 10:00 Topagunea Getzen
- 10:30 Martxaren abiatzea / Ulibarrenaren monumentutik
- 13:00 Amaiera ekitaldia Iruñean (Alde Zaharra) / Manifestuaren irakurketa / Musika eta dantzaldia
- 14:00 Herri-bazkaria (txartelak erreserbaz) / Zozketa / Fanfarre
Bideoa
