Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Abereen zirkoa (158. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/06/28
Otamotz
Jones jaunak, Krisiston zirkoaren jabeak, berak eta bereek bapo bazkaldu ondoren ematen zien jaten eta edaten abereei. Pon Poni aurreko hanken parean jartzen zion pozale urdina: pipita gehiegi zituen meloi-hondarra, laranja-azal mordoa, txitxirioak, azal lodidun patata kiloa eta identifikatzeko zailak izaten ziren beste hainbeste soberakin. Orduko hartan aspaldian beti bezala itzalean lotu zuen. Pribilejio hori eman zioten urteek, zaldien artean zahar-txoena zen, eta zirkoan jarduteko erakutsitako dohainek. Gainera, zaldiek ez dute inoiz ikasi fundamentuz arrantza egiten; eta isilik egoteak zenbat balio duen… Herriaren bukaera iradokitzen zuen tabernako terrazatik hurbil zegoen lotuta, biluztu zuen arbolatxo bati. Jones andrea siestan egongo zen senarraren zain. Arropa gutxirekin, ziur aski, hura ere; bestela nola esplikatu senarraren presa: “To, Pon Pon! Gaur ere nik emandako dena jan behar gizagaixo horrek!”, ipurdi gainean bi kolpe, aspaldiko adiskideei egiten zaien moduan, eta ospa egin zuen Jones jaunak. Esaneko zaldia zen Pon Pon eta pozaleko dena bakarrik ez, hurritzaren hostoak, tabernako bezeroek utzitako olibak… Jaten hasita, hurritzera lotzen zuen soka parean tokatu zitzaionez, hura ere karraskatu egin zuen. Nork jakin, biharamuna esku hutsik etor zitekeen. Jones jauna, Krisiston zirkoaren jabea, siestatik jaikitzerako, ez zuen Pon Ponek haren itzalera lotzen zuen ezer. Pozale urdina hustuta zuen ordurako gainera. Beraz, ez zitzaion ondo iruditu hurritzaren itzalean otzan-otzan etzanda jarraitzea. Libre zegoen eta libertatea praktikatu behar zuen. Aldatu beharko zuen zerbait errotik. Zirkotik alde egin eta bertan lanik egin behar izango ez zuenez, izango al zuen bere bizitzan egin beharreko aldaketan pentsatzeko astia! Batzuetan gauzak berez etortzen dira; gutxitan. Egia da Pon Ponen ihesaldia ia konturatu gabekoa izan zela, oztopo handirik gabea: bestela lehenago amore emango zuen. Espaloia zegoen tarteetan, handik egiten zuen bidea. Espaloia bukatzen zenean, errepidean sartzen zen. Aukera zuen guztian bide ertzeko belarra zapalduz, trostan, egiten zuen aurrera: ez zuen oinetako ferrak ferratuko zizkion inor. Hala ere, ez da gezurra Krisiston zirkoko kamioietan errazago egiten zirela kilometroak. Animatzen zuten autoetako bi hankadunek: batzuek bozina jotzen zioten, beste batzuek abiadura murriztu eta argazkiak ateratzen zizkioten zaldiari. Herrietan sartzen zenean, haurrek, gazteek, ez hain gazteek eta gazte izandakoek txaloz hartzen zuten. Balkoiak palko bihurtzen ziren, bertako bi hankadunak zapi zuriak astinduz. Bera luze etzateko bezain handia zen larre berdea bilatzen zuenean, geratu egiten zen, soilik orduan. Pozale urdinaren zain egoten zen pixka batean. Baina Jonestarrekin ez zegoenetik ez zitzaion pozale urdinik iristen. Burua makurtu eta belarrari heldu behar izaten zion. Jin, jan eta, segituan, joan; ez zuen besterik egiten. Etzateko tarterik hartu gabe, badaezpada ere. Etengabeko joan horrek nondik zetorren eta non zegoen ez jakitera eraman zuen. Aurkituko zutela pentsatzen zuen. Jones jaunak Pon Ponen buruari, bizirik edo hilik, prezioa jarriz gero, topatuko zuen norbaitek. Gauzak horrela, mesfidati, segi eta segi baizik ez zuen egiten zaldiak, “nire hanken gainean ez dabilen guztia etsaia da”. Oraindik hemen inguruan bueltaka omen dabil. Muturra karraskatuta duen soka lepoan lotuta, zintzilika duela. Krisiston zirkoa egongo den herrian azaltzen da hura iritsi baino egun pare bat lehenago. Arrantza-irrintzika, Jonestarren zirkoaren iragarle da, nahi gabe. Animaliek hitz egiten zuten garaian bizi izan balitz, agian, beste era batera kontatuko zatekeen istorioa.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT