Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Baskoniari ACB liga eman zion baloia Urretxun dago (158. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/06/28
Otamotz
Ekainaren 15ean Caja Laboral-Baskonia taldeak hirugarren ACB liga irabazi zuen. Ez sinesteko modukoa izan zen: segundo erdiren faltan Fernando San Emeteriok partida berdindu zuen eta, falta egin ziotenez, ondoren sartu zuen jaurtiketa gehigarriari esker bere taldeak titulua lortu zuen. Azken jaurtiketa librea egiteko erabili zuen baloia eskuetan izan duen garrantzitsuena da, baina egun ez dago bere esku: Patxi Jarit zumarragarrak du. Jarit pilota berari emateko prest da. Patxi Jarit, beste urretxuar eta zumarragar asko bezala, Caja Laboral-Baskonia taldearen jarraitzailea da. “Bartzelonaren aurkako finalaren hirugarren partidarako sarrerak erosi genituen, baina ez genuen uste gasteiztarrek Bartzelonako lehen bi partidak irabaziko zituztenik eta hirugarrena erabakigarria izango zenik”, aitortu du. San Emeteriok jaurtiketa librea sartu ondoren, Bartzelonak atzeko marratik atera zuen, Basilek baloia jaurti zuen, uztaian jo zuen eta errebotatu egin zuen. Baskonia dagoeneko txapelduna zen. Jaritek sekulako poza hartu zuen Basile italiarrak kale egin zuela ikusi zuenean eta poza estasi bihurtu zen baloia bere hanketara heltzen ikusi zuenean. “Lehen ilaran geunden eta pilotak gugana errebotatu zuen. Hartu egin nuen eta inguruko guztiek zoriondu egin ninduten. Etxera sekulako altxorra neramala esan zidaten”, oroitzen du. Aipatu bezala, baloia saskibaloi Baskoniako jokalariari emateko prest dago. Ederki asko daki San Emeteriok erabilitako ehunka piloten artean garrantzitsuena dela. Izan ere, Urretxuko Laket tabernako nagusia kirol zale amorratua da. Hala, tabernako telebista pizten du Baskoniak partida jokatzen duen bakoitzean eta askotan joaten da Buesa Arenara. “Euroligako partidak ikustera joaten naiz batez ere. Gasteizen Europako talde onenak ikusi ditut. Asko gara Buesa Arenara joaten garen urretxuar eta zumarragarrak”, azaldu du. Azken bisitalditik harribitxi batekin itzuli zen, baina kirolarekin lotutako bere altxor bakarra. “Rod Stewart abeslariaren kontzertu batean ikusleengana bota zuen futbol baloietako bat hartu nuen”, gogoratzen du. Eskuetan imanak dituela ikusirik, atezain edo pibot bikaina izan zitekeen. Gehien atsegin duen kirola txirrindularitza da, ordea. Gaztetan txirrindularia izan zen eta bere benjamin mailakoa zenean Abraham Olanok infantil mailako “lasterketa guztiak” irabazten zituela dio. Jaritek jubenil mailan utzi zion lehiatzeari, baina egun ere bizikletan ibiltzen da. Ekainaren 19an Treparriscos proban parte hartu zuen eta uztailean Tourra ikustera joango da. “Azken 15 urteetan urtero joan naiz eta oraingoan Tourmalet igotzen saiatu behar dut”, aipatu du. Txirrindularitzaz eta saskibaloiaz gain, pilota eta futbola ere atsegin ditu. “Nire emazteak ere pilota gustuko du. Igandero Astelena pilotalekura joaten ginen eta Irujoren eta Xalaren arteko buruz buruko finala pilotalekuan ikusi nuen”. Futbolari dagokionez, duela hamar bat denboralditik hona Realeko bazkidea da. Talde Txuri-Urdina txapeldunorde izan zen denboraldian Anoetako partida “guztiak” ikusi zituen eta Lyonera joan zen Champions League txapelketako final zortzirenetako partida ikustera. Mendizorrotzako partida tristea ere ikusi zuen. Zorionez, aspaldiko partez, denboraldi honetan Realarekin gozatzeko aukera izan du. “Cadizen izan nintzen eta baita Celtaren aurkako partidan ere”. Realeko jokalariak Urretxu eta Zumarragara etorri ziren egunean ere ez zuen kale egin. Zumarragako udaletxera sartu eta jokalari guztiei berarentzat oso berezia den kamiseta batean sinatzeko eskatu zien: Realaren kamiseta hori bere emazteak eta berak espero duten semearentzat erosi du. San Emeterio ere ez da sinatzeaz libratuko Urretxuko Laket tabernara bere baloiaren eske etortzen bada.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT