Santa Isabel jaiak gerturatzen aridira. Festak datorren ostegunean hasiko badira ere, pasa denasteburuan ez da jai girorik falta izan. Hala, atzokoan haurrek eureneguna izan zuten santaisabelen atarian. Goizeko ekitaldian, MikelSerrano alkateak ohitura denez alkate txikiari eman zion egun batekoagintea. Imanol Alcalde Fagoaga izan zen atzo Zumarragako alkatetxiki. Ekitaldian Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideek erehartu zuten parte. Bide batez, Zumarragako Udalak Maialen Akizuurretxuarra publikoki zoriontzeko probestu zuen aukera. Berriki eginden XX. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazleaizan da Akizu.
Arratsaldean berriz, danbor hotsekhartu zituzten Zumarragako kaleak, haurren danborradaren lekuko.Seiehun haur inguruk hartu dute parte aurtengo danborradan eta urterobezala La Salle Legapzi ikastetxetik irten ziren arratsaldeko 17:00akinguruan. Ondoren erromeria izan zuten haurrek gaurtik asteazkenerabitartean jolasteko parkea izango dute Euskadi plazan.
- Ikusi haurren danborradako bideoa jarraian:
