Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zintzo-Mintzoren birsortzea: XXI. mendeko euskara elkartea (158. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/06/28
Otamotz
Apirileko alean Zintzo-Mintzori arre edo so egiteko ordua heldu zaiola azaldu zen. Erabaki bat edo bestea hartzeko elkarteak azken urteotan egindako lanaren eta egungo egoeraren inguruko gogoeta-prozesua burutu du. Ondorioa honakoa izan da: Urretxu eta Zumarragan euskaltzale talde antolatu eta eraginkor baten beharra dago, baina elkartearen fase bat amaitu da. Jendea aro berriari ekiteko prest dago, baina motor berria behar da: zuzendaritza-talde eta parte hartzaile berriak behar dira. Antolatzeko eta egiteko bide berriak urratuko dituzten pertsonak. Hori dela eta, bilera baterako deia luzatu zaio bi herriotako hainbat euskaltzaleri. Gogoeta-prozesua bost orduko bi saiotan egin da, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, eta 19 lagunek parte hartu dute. Helburuak lau izan dira: ibilbidearen eta egungo egoeraren inguruko hausnarketa egitea, helburuak eta eragin-eremuak zehaztea, antolamendua aztertzea eta talde-izaera indartzea. Ibilbideari dagokionez, gauza positiboak eta negatiboak ikusi ziren. Positiboen artean, elkartearen sorrera bera, hasierako ilusioa, aldizkariaren eta atari digitalaren sorrera, euskarazko zine emanaldiak eta kantu afaria aipatu ziren, besteak beste. Negatiboen artean prozesua herren hasi zela onartu zen: sektore askotako jendea zegoen, baina beste asko kanpoan gelditu ziren. Bestalde, hasieran giza harremanak ez zirela gehiegi landu eta giroa ez zela oso egokia ere aipatu zen. Beste hainbat gauza ere gogoratu ziren: hasieran lantaldeak zeudela eta antolaketa aldatu egin zela, elkartearen gerizpean hainbat lanpostu sortu direla, Zintzo-Mintzok akuilu lana duela, talde-izaera sendotzeko bi ekintza bakarrik egin direla eta beharbada gehiago egitea komeni zela… Ibilbide historikoaren ondorioak hiru ardatzen arabera atera ziren. Bazkideei, diru-iturriei eta egiturari dagokionez, erronketako bat bazkide berriak eta gazteak erakartzea da. Bestalde, bazkideen artean sentsibilizazioa lantzea komeni dela aipatu zen. Izan ere, jendeak ez du konpromiso handiegirik hartu nahi. Horrekin lotuta, antolaketa eredua aldatzeaz ere hitz egin zen. Finantziazioa, berriz, zama bihurtu dela onartu zen. Batez ere, hedabideen kudeaketa. Euskaldunengan euskaraz hitz egiteko nahia eta kontzientzia sustatu beharra eta horretarako estrategiak zehaztu beharra ere aipatu zen. Hedabideei eta corpusari dagokionez, herrian hutsune azpimarragarri bat bete dela esan zen, baina etorkizunean hedabideak berrantolatu egin beharko dira eta euren autonomia bultzatu. Aisialdiaz, sentsibilizazioaz eta kultur ekintzez ere hitz egin zen. Hala, kantu afariarekin, kandela piztearekin eta bertso eskolaren suspertze ahaleginarekin asmatu dela esan zen. Bestalde, beste elkarte batzuekin batera hainbat ekimen antolatu dira: Zuberoara irteera, Beitiaren omenezko mendi martxa, mintzalaguna… Beste batzuek antolatutako ekintzak euskaraz izan daitezen, ordea, ez da eragin. Gainera, ez da gazteen sentsibilizazioa lantzen asmatu, aisialdi ekintzak antolatzeko jende berririk ez da lortu, salaketa lanik ez da egin eta batzuetan ez da ilusioa transmititzen jakin. Eskaintzen den horretan erabilera areagotzea da gakoa. Ondorioz, Urretxu eta Zumarragan euskaltzale talde antolatu eta eraginkor baten beharra dagoela aipatu zen. Dagoena birmoldatu beharra dago eta horretarako lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituzten zuzendaritza-talde berria eta parte-hartzaile berriak behar dira. Gogoeta-prozesuan parte hartu zutenek oraindik elkartean lan egin ez duten euskaltzaleen zerrenda osatu zuten eta uztailaren 7an izango den batzar batera gonbidatu dituzte. Bertara proposamen irekia eramango da, jende berriaren inplikazioa lortzeko eta haien ekarpenek ateak zabalik izango dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT