Urretxuko Udaleko Ongizate Sailakmenpekotasuna duten pertsonen zaintza zerbitzua hobetu du. Zerbitzuberri honek duen helburua, nagusiak zaintzen dituzten pertsonei,momentu puntualetan sor lekizkieken beharrei erantzuteko, nagusiakeguneko zentroan uzteko aukera eskaintzean datza.
Hala menpekotasuna duten pertsona haueioinarrizko hainbat zerbitzu emango zaizkio, etxeko zaintzaileeibizitza normaldua egiteko aukera emanez. Laguntza zerbitzua,garbiketa, laguntzadun bainua, edota jatorduak eguneko zentroanegiteko aukera eskainiko da zerbitzu berriaren baitan.
Onuradunak menpekotasuna duten etaurtebetez Urretxun erroldatuta dauden nagusiak dira, beti ere unezehatz horretan duten beharra eskualdeko beste asistentzi-zerbitzubatek estaltzen ez duen bitartean. Zerbitzuaren iraupena gehienez 15egunekoa izango da eta eskaeran azaltzen diren beharren araberakoaurrekontu pertsonalizatuak egingo dira. Erabiltzaileek egun osokozerbitzuak, egun erdikoak, ordu solteak eta bainu geriatriko osoaizango dituzte aukeren artean.
Botiken erabilera hobetzeko hitzarmena
Gainera, Urretxuk urrats kualitatiboaeman du etxean bizi diren nagusien segurtasunerako. BerrikiGipuzkoako Farmazialari Ikastetxe Ofizialarekin sinatutakohitzarmenari esker, botiken erabilera erraztuko da, gaixo bakoitzaribehar dituen botikak farmazian bertan prestatuko zaizkiolarik.Programa irailaren 1ean jarriko da abian eta hasiera batean 2010ekoabenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Bertan parte hartuko dutenfarmaziak Ikastetxe Ofizialeko kideak izango dira. Programa honenonuradunak euren etxean bizi diren eta etxez-etxeko udal laguntzaduten nagusiak dira.