Maiatzean eta ekainean hausnarketarakobi saio egin zituen Zintzo Mintzok, elkarteak etorkizunean jarraitubeharreko bidea zein den erabakitzeko. Hausnarketa saio horiek emandute emaitzarik, ondorio batzuk atera dira eta orain elkartekobazkideei eta beste hainbat jenderi mezua zabaltzea izango dahurrengo pausoa.
Honela, Zintzo Mintzoren etapa batitxitzat ematen da eta beste berri bati hasiera eman nahi zaio;berria, zabala, hasieratik jendea inplikatuko duena, berriro ereilusio sortzaile izango dena. Egindako saioetan hainbat gako ateraziren aurrera begira, baina proiektu berria abiatzeak du oraingarrantzia eta hortik tira egingo dutenak zehaztuko dituztehelburuak, lehentasunak eta antolaketa.
Honekin lotuta, faseberriaren abiapuntu gisa, uztailaren 7an, asteazkenean batzar irekibat antolatu da, bazkide eta euskaltzale guztiei zabalik. Batzarra18:30etan izango da, Zelai Aristi Kultur Etxean. Bertan emango diraazalpenak, baina jendeari bertaratzeko gonbitea luzatu nahi zaio; ezda Zintzo Mintzo berpizteko kontua, Urretxu eta Zumarraganeuskaltzale-talde antolatu eta eraginkor bat berriro ere indarrezsortzeko abiapuntua baizik. Ondoren ikusiko da Zintzo Mintzo izanbehar duen edo beste izen bat izango duen.
Informazio gehiago: