
Lau izen: Beñat Sarasola, Imanol Murua, Baleike etaARGIA. Saria jasotzean, denek zeukaten zeresana. Sarasola izan daoholtzara igotzen aurrena. Berria egunkarian publikatutakoliteratur kritikengatik jaso du Kazetari Berria saria eta, adierazidu, kazetari peto sentitu ez arren, prentsarako egin dituen lanetanliteratura oso baliagarria suertatu zaiola. Sarasolaren hitzakeditore ezagun baten alboan eserita aditu ditu kronika honen egileak;eta editoreak, zera nabarmendu dio: berak dakiela, lehenengo aldizirabazi duela gure kazetari-sarietako bat literatur kritikari batek.Generoa izaten ari den garapenaren erakusgarri ere bada, beraz,aurtengo Kazetari Berria saria.
Imanol Muruaren txanda etorri da ondoren. Aipamen Berezia egin dioepaimahaiak kazetari –kronikagilearen zalantza: ofizioa ez al duhemen letra larriz idatzi behar?– zarauztarrari. Arrazoia: LoiolakoHegiak, jakina. 2006ko bake-elkarrizketen sekuentzia osatu duMuruak liburu horretan, ñabardura ugari azaleratuz, lanbropeanzeuden gertakariak argituz. Hitza hartu duelarik, ordea, bere liburuakritikatu du Muruak, bukaera “txar” eta “prebisiblea”daukalako. Eta prentsak gure Arazoan –hemen zalantza gutxiago ditukronikagileak letra larria jartzeko– bete beharko lukeen rolazhausnartu du. Kazetaritzak ezin omen ditu gatazkak konpondu, bainakonponbidea ez oztopatzen gutxienez saiatu beharko luke. Hartzekomoduko oharra, aurrerantzean zer gerta ere.
Zumaiako Baleike aldizkariak irabazi du aurtengo SariNagusia. Bizi-bizi dabiltza nola paperean, hala sarean. Saria jaso,eta jende aurrean paratuta, herri prentsaren estatusa aldarrikatu duGorka Zabaleta zuzendariak: “Herritarrei gehien axola zaienagertuko informazioa da”. Gertukoa, hilabetekarian; gertukoa,egunero Interneten: albisteak, blog komunitatea, multimedia…Aurrerantzean ere, emango du zeresana Zumaiako komunikazioproiektuak.
Eta, last but not least, ARGIA. Ohorezko Aipamena jaso dueuskal prentsaren dekanoak, 90 urteko ibilbidearen sari modura.Xabier Letona zuzendariak hitz egin du ARGIAko lan talde osoarenizenean, eta euskal prentsak egun bizi duen egoeraz hausnartu du.Letonaren esanetan, garrantzitsua da ondare historikoa zaintzea,baina bizirik dauden proiektuak, orain eta hemen diharduten horiekdira inportanteenak. Horregatik, krisi ekonomikoaren mehatxupean,sektoreak eta instituzioek elkar hartu behar dutela adierazi du.