
Ohi baino egun bat gutxiago irain duteaurten jaiak, murrizketa ekonomikoa dela eta, baina denetarako emandute lau egunek. Ostegunean eman zitzaien hasiera ofiziala jaiei.Jaietako lehenengo eguna Santa Isabel bezpera izanik. ohiturarijarraituz Antioko amari bisita egin zion udal batzak arratsaldean.Gauen helduen danborradaren txanda izan zen. Aurtengoa 45. aldiazuen.
Santaisabel eguna
Baina dudarik gabe egun handiaostiralekoa izan zen. Milaka zumarragarrek hartu zuten parte Antiokobaselizaren inguruan egin ohi den erromerian. Eitzagako kale estutikgora 10:00etan abiatu zen oinezkoen segizioa. Txistulariak etadantzariak bidea irekitzen, atzetik udalbatza, eta Antiora igotzekobide zaharretik oinez joateko ohiturari eutsi dioten herritar andanamultzoa itxiz.
Meza berezia hamaiketan hasi zen, 11 apaizaldarean zirela. Errituari jarraituz, ezpata-dantza egin zutenlehenik eta behin. Ezpata-dantzarien jardun luzea errespetuz etaisilean jarraitu zuten denek. Haiek bukatu orduko prozesioa eginzuten elizaren bira osoan, herriko lau familiatako maiorazko banakAntzinako Amaren irudia bizkarrean hartuta.
Mezaren ondoren ere dantzak hartu zuentxanda, elizaren aurrean orduan. Barruan dantzatzen den urteko saiobakarra errepikatu zuten kanpoan ere, soka-dantzarekin etaagurrarekin hornituta, Mikel Serrano alkatearen eta udalbatzakokideen aurrean.
Goizeko beroari arratsaldeko euriak jarriatu zion, baina ez zuen horrek Antioko giroa zapuztu. Atertu zuenean koadrila gehienak euren mahaietatik mugitu ziren berriz, baselizaren inguruan elkartzeko. Arratsaldeko 20:30ean egin zen ohiko herrirako jaitsiera. Ondoren, herrigunean jarraitu zuen festak.
Gazteen eta jubilatuen eguna
Larunbatean izan zuten gazteek eureneguna. Koadrilek asteroko azoka jasotakoan mahaik atondu eta bazkariaegin zuten. Arratsaldean izan ziren goibehera lasterketa,errekortarien erakustaldia edota dantza erakustaldia. Atzo igandea,amaitu ziren jaiak, jubilatuen egunarekin. Aurreko egunean gazteekegin bezala, atzokoan herriko jubilatuak elkartu ziren bazkaritara.Eurek antolatutako dantza saioak izan ziren eguneko ekintzariknagusienak, baita idi probak, poniak, zezenak eta errekortariak ere.