
Uda garaiarekin batera, UrretxukoPagoeta udal igerilekua zabalik da berriro. Iaz bezala aurten ereherritarren artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimena jarridute, Bibliopiszina. Ostiralean hasi ziren zerbitzua eskaintzen.
Udako liburutegia da Bibliopiszina, igerilekuan bertan egongodena. Besteak beste egunkariak, aldizkariak, liburuak edota ipuinakizango dituzte apalategian, adin guztietako erabiltzaileeizuzendutakoak. Hala ere, haurrak izan dira aurreko urteetan zerbitzuagehien erabili dutenak, haientzako aulkiak eta mahaiak eta jolasdesberdinak ere jartzen baitituzte horretarako prestatutako gunean.
Zerbitzua erabili nahi dutenek igerilekuko karneta edoNortasun Agiria aurkeztea nahikoa izango dute liburuak edotaaldizkariak hartu ahal izateko. Hartutako aleak egunean bertan itzulibeharko dira igerilekuko liburutegira.
Arratsaldeetan egongoda irekita aipatutako zerbitzua, 15:30etik 20:00etara. Larunbatetan,berriz, ez dute bibliopiszinarik izango. Pagoetako igerilekuairailaren 12ra arte egongo da zabalik, baina ekimena abuztuaren 31namaituko da.