
Astelehenean hasi ziren SekundinoEsnaola Musika Eskolak antolatutako Udaleku Musikalak. Azken urteotanarrakasta handia izan du udaleku tematiko horrek. Lau urtetik hamabiurtera bitarteko 72 umek hasi dituzte eskolak, Legazpi dorretxeanmusika eskolak duen egoitzan.
Haurrei harrera egin eta adinkasailkatu zituzten lehenengo. Talde bakoitza unibertsoaren toki bateankokatu zuten: ilargia, lurra, planetak eta eguzkia taldeak osatuzituzten, besteak beste. Udalekuen helburua, modu ludikoan etajolasen bitartez, haurrak musikara hurbiltzea da.
Haurrak musika tresnekin ariko dira,modu errazean. Dantza ere landuko dute; euskal dantzak barne; kantuanere ariko dira; eta aurten, berritasun gisa, antzerkiaren diziplinakoariketak eta jolasak ere egingo dituzte.
Bi aste
UdalekuMusikalek bi aste iraungo dute, eta bukaerarako haurrek gurasoeizuzendutako ikuskizuna egingo dute Labeaga aretoan, uztailaren 16ean.Ikuskizunean udalekuetan landutakoa erakutsiko diete gurasoei.