
Datorren larunbatean Zelai Ariztiparkeko frontoian tenisean aritzeko bi pista txiki muntatuko dituzte.Haurrak kirol horretan trebatzea da egitasmoaren helburua, DonostiakoOndarreta tenis eta kirol instalazioan abuztuan egingo duten tenistxapelketa ezagutarazteko antolatutako ekitaldia.
Larunbatean11:00etatik 13:00ak bitarte egongo dira tenis jokalekuak irekita.Puzgarri bat ere jarriko dute, eta sakearen potentzia frogatzekoradarra ere egongo da. Parte-hartzaileen artean opariak etaOndarretan egingo duten txapelketara joateko sarrerak banatukodituzte. Erakusleek tenis partida jokatuko dute pilota bigunekin.
Donostian abuztuaren 14tik 22ra jokatuko da Nazioarteko TenisTxapelketa, challenger kategorian. Zumarragara larunbatean ekarrikoduten egitasmoak txapelketa Gipuzkoan barrena iragartzeko asmoa du.Txapelketa horretan munduko tenislarien zerrendan 50 eta 200 postuenartean dauden jokalariek parte hartuko dute.