
Urretxuko eta Zumarragako laurogeitasei dendatan erosketak egiteagatik bi herrietako udal kulturazerbitzuek antolatutako Antzerki Denboraldiko emanaldietarakosarrerak lortu ahal izango dituzte bezeroek. Kanpaina atzo hasi etaazaroaren 27ra arte egongo da martxan.
Erosleek zozketanparte hartuko dute. Egindako erosketa bakoitzeko hamar euroko zigilualortzeko aukera izango dute. Zigilu horiekin txartel batzuk betebeharko dituzte, eta beteta dituztenean Urretxuko Aizpuruenea edoZumarragako Zelai Arizti kultur etxeetan utzi beharko dituzte.
Berrogei sarrera guztira
Hileko hamar sarrerazozkatuko dituzte, guztira berrogei. Ondoko antzezlanetara doanjoateko aukera izango dute erosleek: Tatami (irailak 3), Fo (urriak1), Arrastoa (azaroak 5) eta Trampa Mortal (abenduak 3).
Zozketariburuzko informazio gehiago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko etaUrretxuko Udaleko webguneetan lor daiteke. Urretxuko eta Zumarragakomerkatarien Bi-Tartean elkarteak udalekin eta MerkataritzaDinamizatzeko Bulegoarekin antolatutako ekintza da.