
Gaur hasiko dira Geltokietako jaiak.Jaiak auzolanean antolatu dituzte. Antolakuntza batzordea, hainjustu, hamazazpi eta hogeita bost urte arteko kideek osatuada.
Gaurko egitarauan nabarmentzeko ekimenetako bat bertsoafaria da. Hirurogei bat lagunek eman dute izena afarirako. AndoniEgañak, Fredi Paiak eta Iker Zubeldiak kantatuko dute; Apaintabernan izango dela iragarrita badago ere Alboka denda izandakoarenlokalean egingo dute azkenean.
Larunbatean herri kirol jaialdia, trikipoteoa eta herriko zenbait talderen eskutik dantzaldia izango da.Igandeko idi probek auzotarren artean ikusmin handia sortu du,bestetik. Baita herri-kirol erakustaldiak ere. Giza probarik ez daegingo aurten, baina talde horretako emakumeak trontzan ariko dira.Aizkolarien arteko lehia ere izango da.
Asto lasterketa,klasikoa
Hamahiru taberna daude Geltokietako auzoan, etahorietatik hamabik parte hartuko dute asto lasterketan. Tabernariakedo haiek izendatutako ordezkariak ibiliko dira astoetan.
Igandekobazkari herrikoia inguruko taberna batean egin izan dute azkenurteotan, baina jende artean bazegoen kalera ateratzeko grina.Horregatik, ahalegin bat egin du festa batzordeak eta Geltokietakoplazan izango da aurten.
- Xehetasun gehiago Goierriko Hitzan hemen klik eginda.
- Ikusi otamotz.eus-en Geltokietako jaien egitaraua osorik.