
Datorren ostegunean, hilak 15, hasikoda Udalbiltzaren eta bertan auziperatutako 22 pertsonen, aurkakoauzia. Tartean dira, esan bezala, Miren Josu Aranburu eta JosebaGarmendia urretxuarrak. Auzia hasiko dela eta Urretxu ZumarragakoBai Udalbiltza Sareak elkarretaratzea deitu du biharko, auzia salatueta auziperatuei elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzeaarratsaldeko 20:00etan egingo da Areizaga-Kalebarren plazan.
Bide batez, Urretxuko eta ZumarragakoBai Udalbiltzari Sareak larunbatean, hilak 17, epaiketaren aurkaBilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu dieherritarrei. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean irtengo da LaCasillan Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari! Udalbiltza aske!lelopean. Manifestaziora joateko autobusa antolatu da. Arratsaldeko15:30ean Eliz Kaletik abiatuko da eta nahi duenak izena eman dezakedagoeneko Aldirin, Gaztelekun, Elkartetxean edo Urretxuko kulturetxean.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
- Udalbiltzan auzipetutakoei elkartasuna adierazi diete
- Udalbiltzaren aldeko agiria aurkeztu diete gizarte eragileei
- Udalbiltzaren auzia salatzeko sarea lanean hasi da
- Bai Udalbiltzari Sareak Urretxun egingo du lehen bilkura
- Uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren aurkako epaiketa
Argazkia: Udalbiltzan auzipetuei elkartasuna adierazi zieten pasa den ostegunean.