
Eskuz binakako Eliteko VIII. Pilota Txapelketako finaleko txapeldunak Roberto Uriarte eta Andoni Aldape bizkaitarrak dira. Beloki pilotalekuan asteburuan jokatutako partidan Azpiri-Lopezen kontra irabazi zuten finala, 22 eta 14 bizkaitarren alde.
Berrogeita hamabi minutu iraun zuen finalak. Jokoa ikusgarriegia izan ez bazen ere, bi aurrelariek egindako jokaldi bat baino gehiago ikusgarriak izan ziren. Hirugarren postua Elezkano-Landaburu bikotearentzat izan da, Andreu-Irureta bikotea laugarren tokira lerratu baitzuten.
Jose Luis Idiakez Untxo pilotari ohi zumarragarra omendu zuten.