
Larunbatean hasi ziren Urretxuko etaZumarragako KKinzona irratiko kideak film labur berria izango denlanerako grabaketako lehen eszenak hartzen. Labeaga aretoan 30 gaztebildu ziren, eta denen artean telebistako kantu eta ikuskizunlehiaketa bat irudikatu zuten: Operacion Truño.
Iaz”Berunezko Justizia: Ixilik Bang zuen izena” iraupen ertaineko filmagrabatu zuten, eta baita arrakasta handiz estreinatu ere. Labeagaaretoan 400 herritar inguru bildu ziren lehen emanaldi hartan.Ordutik urtero halako proiektu bat gauzatzeko helburuari heldu, etafilm berria izango denaren gidoia lantzen hasi ziren. Aurtengoamafioso ukitua izango duen filma izango dela aurreratu duteKKinzonako kideek, baina ez dute informazio gehiago eman nahi.
Hasibesterik ez da egin grabaketa eta gainera, honek luze joko duelaaurreikusi dute aurten. gauzak lasai eta ondo egin nahi baitituzte.Hori lortzeko asmoz gidoi landuagoa izango du pelikulak.Filmaketarako materiala ere hobetu dute gazteek, hein batean Udalakaurten kaleratu duen diru laguntza baliatuz.
Aurreko asteanAzkoitian izan ziren iaz grabatutako western-a aurkezten, etaDonostiako ikastetxe batean ere emango dute filma.Urretxu-Zumarragatik herri askotara egin dute jauzi gaztetxeankopiatutako pelikularen DVDek, ondo pasatzeko gogoak eta ilusioakmugarik ez duten erakusle.
Egilea: Jone Gil