
Atzo burututako agerraldi publikoan,Urretxuko Hamaikabateko presidente Jon Zufiaurre eta Udaleanalderdiaren bozeramalea Jose Anjel Lizarraga ”kezkati” agertu diraUrretxuk etorkizunean izango duen bilakaera dela eta. Onartu berridiren arau subsidiarioen aurrean ”kezka” agertu du Hamaikabatek etaUdalak duen ”noraeza” salatu. Zufiaurreren esanetan hiriplanteamendu berriak hutsune asko ditu eta urretxuarrek dituztenkezken eta beharren aurrean ez du irtenbiderik planteatzen.
Enpleguaren aldeko apustua
Jose Anjel Lizarragak, UdalekoHamaikabateko bozeramaleak EAE-ANV-k diseinatu duen planteamenduak,egun jasaten ari garen krisia ez duela kontuan hartzen adierazi du.Krisi egoerari aurre egiteko beharrezkoa den enpleguaren aldekoapusturik ez da egin Lizarragaren hitzetan. Datuei erreparatuta,Urretxuk egun 354 langabetu dituela eman du jakitera, eta aurten 400langabeturen muga gainditu dela gaineratu du.
Etxebizitzak
Horren ildotik, hiri planeamenduak1.154 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duela gogorarazi duagerraldian H1!-eko ordezkariak. Gehiegizkoa iritzi dio kopuruari,etxebizitzen aldeko apustu honek Eusko Jaurlaritzaren eta GipuzkoakoForu Aldundiaren babesa jasoko duen zalantzan jartzearekin bat.Zentzu berean, Pagoetan hirugarren bidea zabaltzeko proposamena erebaztertu egin du Hamaikabatek ”1,2 milioi euro beharrezkoa ez denlan batean gastatzea, arduragabekeria delako”.
Hala etorkizunerako Hamaikabatek egitenduen apustua, 8000 biztanleko Urretxu bat eraikitzea da, ez 9.000koaarau hiri planteamenduak proposatzen duen bezala. Era berean milaenplegu berri sortu nahi dituzte, herritarrek etxetik gertu lanegiteko aukera izan dezaten.
Egilea: Goierriko Hitza.