
Gipuzkoako Foru Aldunditik iragarridutenez 2007 urtean hasitako Urola Garaia bailarako herriei dagozkienBeasain-Bergara (GI-632) errepideko lanak amaierako fasean sartudira. Zumarragako lotura amaitzeko dago. Lotura honetako zatirikhandiena eginda dago jada, bidezorua botatzea da egiteko gelditzenzaien azken lana. Lotune hau amaitutzat emango dute Urola zubikoazpiko pasabidea eraikitzen dutenean. Aldunditik esan dutenez, lanzaila da, trenbidea eta egungo GI-632 errepidea oso gertu pasatzendirelako.
Gaur egungo Bergarara doan errepidearenbeste aldean ari dira Urretxu-Legazpi lotunea egiten. Espainiako SareElektrikoaren dorrea mugitzeko baimena lortuta hasi dira lotura horieraikitzen. Urtea amaitu baino lehen errepidearen zati hau irekikodutela iragarri dute.