
Igandean, hilak 18, Biolur II. AzokaEkologikoa ospatuko dute Urretxun. Bigarren urtea da Gernikako Arbolaplazan produktu ekologikoekin feria egingo dutena, eta aurten ereEuskal Herriko hainbat herrialdetako ekoizleak eta saltzaileaketorriko dira.
Urretxuko Udaleko Baserritarren Batzordeak etanekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak elkarlaneanantolatu dute azoka. Ekimenaren helburua nekazaritza ekologikoasustatzeko azoka erakusleiho izatea da, ekoizleei eta saltzaileeiherritarrenganako bide zuzena eskainiz.
Azoka 09:00etatik14:00etara bitartean egongo da zabalik, eta aurten 18 salmenta postukosatuko dute. Gipuzkoako ekoizleek ogia, barazkiak, barazkilandareak, eztia, pintxo biologikoak, gozoak, ardi gazta,sendabelarrak, ardoa eta sagardoa ekarriko dituzte. Arabarrekbarazkiak, kontserbak, ardoa eta sagardoa. Bizkaitik barazkiak, lorelehorrak eta pastelak; eta Nafarroatik ukenduak eta ardoa. Produktuguztiak modu ekologikoan ekoitzitakoak izango dira. Berrikuntzamodura, aurten marmelada ekoizleak ere izango dira azokan, Aiatiketorriak. Eguzki indarrak berotzen duen sukaldea ere aurkeztuko dutehoriek.
Tailerrak ere egingo dituzte plazan. Haristizabalbaserrikoek gailetak egiteko tailerra eskainiko dute, etatxikienentzako eremu hesitua ere jarriko dute, jolasak eta eskulanakegiteko.