
Atzo, arratsaldeko 20:00etan zen zita. Asko izan ziren Bai Udaliltzari Sareak egindako deialdiari erantzunez, Kalebarren Areizaga plazan elkartu ziren herritarrak. Tartean bi herrietako alderdi ezberdinetako ordezkari politikoak. Atzo eman zitzaion hasiera Udalbiltzaren aurkako epaiketari, eta hain justu, epailketa salatu eta auziperatuta dauden 22 pertsonei elkartasuan adieraztea izan zen helburua. Gogoratu, tartean direla Miren Josu Aramburu eta Joseba Garmendia herritarrak.
Epaiketa
Epaiketa atzo goizean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Atzo goizean eta arratsaldean epailearen aurrean deklaratu zuten auzipetu guztiek orain zazpi urte Udalbiltzaren kontrako operazioa hasi zutenetik esandakoa berretsi dute: ez direla ez ETAkoak eta ez Ekinekoak, eta Udalbiltzak ez zuela ez ETAren eta ez Ekinen menpe jarduten.
Goizeko 11:00etan hasi zuen atzo goizeko saioa Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak. Han ziren auzipetu guztiak, bat izan ezik. Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia ez zen azaldu auzitegira, eta hura atxilotzeko agindu zuen Gomez Bermudezek. Bestetik, Miriam Campos auzipetua ez zuela epaituko erabaki zuen epaileak (18/98 auzian epaitu eta zigortu zuten, Xabier Alegriarekin batera, ETAko kidetzat jota).
Udalbiltzako auzipetuen kontra 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte fiskalak eta Dignidad y Justiciak. Atzo deklaratu zutenek defentsaren galderak baino ez zituzten erantzun. Goizeko saioa bukatu ondoren, auzipetuek hedabideen aurrean hitz egin zuten, eta fiskalaren eta herri akusazioaren galderak politikoak izan zirela nabarmendu zuten.
Atzo, Madrilen, auzitegiaren atarian auzipetuei babesa ematen hainbat lagun izan zen.
Manifestazioa Bilbon
Bide batez, Urretxuko eta Zumarragako Bai Udalbiltzari Sareak larunbatean, hilak 17, epaiketaren aurka Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu die herritarrei. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean irtengo da La Casillan Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari! Udalbiltza aske! lelopean. Manifestaziora joateko autobusa antolatu da. Arratsaldeko 15:30ean Eliz Kaletik abiatuko da eta nahi duenak izena eman dezake dagoeneko Aldirin, Gaztelekun, Elkartetxean edo Urretxuko kultur etxean.
- Ikusi bideoa jarraian: