
Handiak, luzeak eta uste bainogogorragoak izan dira Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak mendilasterketak. Ibilbidearen berezko zailtasuna areagotu egin duteeuriak eta behelainoak. Asko izan dira ondorioz, proba bukatuaurretik utzi behar izan dutenak. Iker Karrera amezketarrarena izanda erretirorik esanguratsuena; ordu eta erdiko aldearekin aurrenekopostuan zihoala utzi behar izan zuen proba larunbat eguerdian,Etxegaraten, hanketako mina zela medio. Haren tokian, Imanol Alesonazkoitiarrak hartu zuen lasterketaren burua. Gau parteko ibilbideaJoxelu Albizurirekin batera egin eta gero, Txindokin behera lagunaatzean gelditu eta aurrera jarraitu zuen Alesonek, eta bera izan zenlehena Beasaingo helmugan. 25 ordu eta 14 minutuko denbora egin duazkoitiarrak.
Goierriko Bi Handiak
Ehunmilaklasterketarekin batera ordea, Goierriko Bi Handiak proba ere jokatudute. Ostiral gauean 130 lagun atera ziren Beasaingo irteerapuntutik. Bidean, Txindoki eta Aizkorri pasatu eta gero, eguerdiko12:30etik aurrera hasi ziren aurreneko lasterkariak helmugan sartzen.Gizonezkoetan, Xabier Larrion beasaindarrak irabazi zuen proba;13:39:05ko denbora behar izan zuen 87 kilometroak osatzeko.Emakumezkoetan ere, goierritar bat, Elena Calvillo izan zenazkarrena, 15:36:48eko denbora eginda. Probaren amaieran, gusturazegoen ordiziarra.
Zumarragatik eta Urretxutik ere pasazen lasterketa hasi berritan. Ostiralean arratsaldeko 20:15 inguruanpasa ziren lehendabiziko korrikalariak (argazkietan).
Sailkapenak osorik ikusteko egin klikhemen.
Ikusi bideoa jarraian: