
Uztailaren 2an Antion izan zen argazkirallyko lan onenen aukeraketa egiteko pasa den astean bildu zirenZelai Arizti kultur etxean Josu Altzelai, Patxi Franko eta JesusUdabe argazkilariak. Iker Rubial zumarragarra izendatu dute irabazle.
Iaz lehenengo saria lortu zuen Andoni Berriotxoaurretxuarrari egokitu zaio bigarren saria, eta hirugarrena GonzaloIza urretxuarrak jasoko du. Herriko lanik onenaren saria Javi Alonsozumarragarrarentzat izango da. Sari guztiak, beraz, bertan gelditukodira.
Hamalau argazkilari
Rubialek margotu ere egitendu, eta 2008an Urretxuko eta Zumarragako Udalek deitutako pinturalehiaketan bere lana aukeratu zuten irabazleen lanekin batera, Juande Lizarazu aretoan jarritako erakusketan ikusgai jartzeko.
Bestesaridun guztiek argazkigintzan badituzte aurrez ere sariak. Izak bialdiz lortu du herriko saririk onena Urretxuko eta Zumarragako udalekantolatzen duten argazki lehiaketan. Alonsok ere sari bat bainogehiago jaso du. Guztira hamalau lagunek parte hartu dute aurtengorallyan. Iaz hamabi lagunek aurkeztu zituzten lanak, hamaseiargazkilarik parte hartu zuten arren. Sariak Zelai Arizti kulturetxean emango dituzte gaur arratsaldeko 19:00etan.
Argazkia: artxibokoa.