
Triatloi denboraldia amaitzen dagoenhonetan, Urola Asirauto Plazaola taldeko kideek emaitza onak lortzenjarraitzen dute. Hori horrela, Jon Azpiazuk 3. postua lortu zuen LaCaplen (Frantzian) egin zen IronMan erdian.
Bestalde, pasa den larunbateanPlentzian Euskadiko Akuatloi Txapelketa ospatu zen. Lehenbizi 2,5kilometro osatu behar ziren korrika, ondoren kilometro bat igerianeta amaitzeko beste 2,5 kilometro korrika. Plentziara lau taldekidehurbildu ziren proban parte hartzera.
Jose Manuel Benitez 23. postuansailkatu zen, marka honi esker Euskadiko Txapelketan 3. postuansailkatu zen beteranoen 1 mailan. Josetxo Mugika 37. izan zen eta 2.Euskadiko Txapelketako beteranoen 2 mailan. Emakumezkoetan Gema Hernandezek 4.postua lortu zuen. Idoia Gardek aldiz, ez zuen proba amaitzerik izanarazo fisikoak tarteko.
Lasterketa, Aaron Royle australiarrakirabazi zuen gizonezkoetan eta emakumezkoetan Cristina Zurbituk.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola triatloi taldea.