
Zumarragako Udalak lan eskaintza egindu Espainiako Enplegu Publikoko zerbitzuek diruz laguntzen dutenenplegu programaren barruan. Liburutegirako administrari lanposturakoeskaintza gauzatu du Udalak. Lanpostu horretarako sei hilabeterakokontratatuko dute pertsona bat, lan-jardunaldi osorako.
Eskaintzaren berri eman dute Espainiako Enplegu Publikorakozerbitzuaren webgunean. Eskatzaileek webgune horren bitartez eginbeharko dute lanposturako eskaria. Epea uztailaren 26an,astelehenean, amaituko da.
Lanposturako baldintzak
Liburutegiko administrari izateko ezinbestekoa izango daRedtrabaja webgunean izena emanda egotea. Webgune hori Inemen ohikoenplegu zerbitzuko sarea da. Lanpostuari dagokion titulazioa aurkeztubeharko dute eskatzaileek. Lehentasuna izango dute Zumarragan bizidiren eskatzaileek.
Inemen bulegora
Internet bidezeskaera egiteko modurik ez daukaten eskatzaileek Inemen Zumarragakobulegora (Iparragirre etorbideko 3.) joanda aurkez dezaketeeskakizuna. Udalak zuzenean edo zeharka hirurogeita bost lanpostusortuko dituela iragarri zuen Mikel Serrano alkateak. Lanpostu horieklangabeziari aurre egiteko proiektuaren barruan dago.
Argazkia: haurrak Zumarragako liburutegian.