
Espainiako Auzitegi Gorenak XabierZabaloren, Ainhoa Barbarinen eta Ismael Berasategiren aurkako 208naurteko espetxe zigorra berretsi egin du. Iazko abenduaren 22an emanzuen Espainiako Audientzia Nazionalak Urretxuko eta Zumarragakopresoen aurkako epaia.
Erabaki haren aurka helegitea aurkeztuzuten, eta aurreko ostegunean eman zuen Auzitegi Gorenak epaiaberresten duen erabakiaren berri. Presoen inguruko pertsonek adierazidutenez, litekeena da oraindik ere helegiteren bat jartzea.
Berasategi Frantziara
Bestalde, Ismael BerasategiFrantzian dago jada, Espainian egin behar zizkioten epaiketak amaitueta gero. Moulins-Yzeureko segurtasun handiko espetxean dago,Urretxutik 700 kilometrora.
Urretxuko eta ZumarragakoAmnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioetan parte hartzeko deiaegin die herritarrei, euskal preso politikoak lehenbailehen EuskalHerriratzeko. Ostiral iluntzero elkarretaratzeak egiten dituzteZumarraga eta Urretxu arteko Areizaga-Kalebarren enparantzan.
Udagaraia baliatuz mobilizazio gehiago ere antolatu dituzte, urteroerrepikatzen direnak. Uztailaren 31n, esaterako, errepideetakoprotesta burutuko da Euskal Herri osoan; abuztuaren 1ean Loiolanizango dira protesta ekitaldiak, eta abuztuaren 8an, azkenik,hondartzetara eramango du AAMk presoak euskal herriratzearenaldarria.
Argazkia: Ismael Berasategi pasa den urrian egin zioten epaiketan.