
Mikel Serrano Zumarragako alkateakaurreratu duenez geltoki intermodalaren lanak martxa onean doaz.Gauzak bide beretik joatekotan, azpiegitura berriaren inaugurazioaurte honen amaierarako edo datorrenaren hasierarako aurreikusten da.
Geltoki intermodalaren helburua,bertakoei eta kanpotik datozenei, garraio publiko ezberdinakkonbinatzeko aukera ematea da. Hartara, geltoki intermodalak autobus,tren eta taxi zerbitzuak uztartuko ditu eta autoentzako nahizbizikletentzako aparkalekuak ere izango ditu. Aparkalekuak bi solairuizango ditu. Azken solairuan 90 kotxe aparkatzeko lekua izango da,aparkaleku itxiak izango dira eta bizilagunek alokatzeko moduanjarriko dituzte. Gaineko solairuan 128 leku izango dira, publikoakZumarragara autoz gerturatzen den orok erabili ahal izango dituenaketa txandatze sistemaz ibiliko dena.
Gainontzekoan intermodalaautobusentzako geltoki ere izango da. Tren geltokiko tabernarenparean dagoen gunean geldituko dira autobusak. Bost izango diraguztira. Gune berean komunak eta pergola bat ere eraikiko dira,oinezkoek autobusetik tren geltokirako bidea aterpean egin dezaten.Bestela libre geratzen den gune guztia aisialdirako izango da. 22eserleku eta 35 farola jarriko dira.
Lanek guztira 4,7 milioi eurokoaurrekontua dute. Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko diru laguntzaeman du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 eurokoa. Bestalde,Mikel Serrano alkateak jakitera eman duenez, Zumarragako UdalaEspainiako Gobernutik diru laguntzak jasotzeko beharrezko gestioakegin ari da.
Egilea: Asier Zaldua