
Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura eraikitzearen kontra daudenek Zumarraga-Antzuola zatia aukeratu dute aurtengo udan 15. protesta-kanpaldia egiteko. Uztailaren 26tik abuztuaren 1era izango da topaketa, bilgune nagusia Antzuolan kokatuta egongo delarik. Aste horretan hitzaldiak, tailerrak, protesta ekimenak eta mendira txangoak egingo dituzte. Eta musika eta antzerki emanaldietarako tarterik ere izango da.
Gainera, uztailaren 31n, arratsaldeko 17:30ean manifestazioa izango da Bergarako udaletxeko plazatik irtenda. Abiadura Handiko Trenaren obretara egingo dute ibilbidea, berriki hasi dituzten lanak bertatik bertara ikusteko.
Informazioa gehiago hemen klik eginda.
Argazkia: AHTren aurkako protestaldia Urretxun eta Zumarragan (artxiboko argazkia).