
Zumarraga-Urretxuko Goiargi abesbatzakAntioko 27. Musika Zikloan hartuko du parte aurten. Ez dalehendabiziko aldia, 1993an ere eman zuen emanaldia, ZumarragakoMusika Bandarekin batera, zikloaren hamargarren urteurrena zela eta.Goiargi abesbatzak irailaren 25ean eskainiko du kontzertua, hori bai,zikloari irailaren 4an emango zaio hasiera.
Irailaren 4an, larunbata, Quirogalaukotea izango da zikloari hasiera emateko ardura izango duena.Aitor Heviak (biolina), Cibrán Sierrak (biolina), DenesLudmanyk (biola) eta Helena Poggiok (biolontxeloa) osatzen duteharizko laukotea. Taldeak, Haydn Sollima eta Brahms-en piezakeskainiko ditu.
Irailaren 11an, Spanish Brass Luurmetalls eta Steven Mead-en txanda izango da. Irailaren 18an pianoarentxanda izango da, Alvaro Cendoya piano-joleak eta Jose IgnazioAnsorena txistulariak nahasketa berezia eskainiz emango dutekontzertua. Goiargi abesbatzaren txanda irailaren 25ean izango daesan bezala.
Aipatutako lau kontzertuak Antikobaselizan eskainiko dira arratsaldeko 19:30etik aurrera, guztiakdoanik. Aurreko urteetan bezalatsu, aurten ere doako autobuszerbitzua eskainiko du Udalak. Autobusak Zumarragako parrokia ondotikirtengo dira 19:00etan.
Zikloarekin amaitzeko eta iazko ereduaerrepikatuz, azken kontzertu bat eskainiko da urriaren 2an,Igartubeiti baserri-museoan. Javier Perez de Azpeitiak pianokontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Egunhonetarako ere autobus zerbitzu berezia izango da 17:30ean aipatutakoleku berean.