
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EUDELen arteko lankidetza programa da Kudeatuz, bi helburu dituena: alde batetik, herrietako gobernu sistemak hobetzeaz hausnarketa egitea; eta beste aldetik, Gipuzkoako herrietan herritarren partaidetzako prozesuak bultzatzea. Hitz gutxitan esanda, politika herrira gerturatu nahi da.
Kudeatuz programaren hirugarren fasea da martxan jarri berri dena. Honekin, guztira 30 dira programarekin bat egin dute Gipuzkoako udalerriak. Laugarren fase bat geratuko litzateke, non beste hamart herritara iristea den Aldundiaren eta EUDELen helburua.
Pasa den ostegunean egin zen sinadura ekitaldia eta aurreratu dutenez datozen hilabeteetan inkestak eta azterketak egingo dira Urretxun udal ekimenei eta proiektuei buruz herritarrek duten iritziaren berri jakiteko. Zehazkiago esateko Urretxuren kasuan tailer, eskola eta musika taldeak aztertzea izando da Kudeatuz programaren bitartez egin beharreko lana.