
Txintxo portatu eta bueltak amari.
Hementxe pajarue!
Agur esateko modua. Edo, nola denkomenigarri argazki kamarako “txoritxuari” begira egotea, dotoreateratzekotan.
Wikipediaren arabera, euskal musikariberritzaile eta internazionalenetakoa.
Laudorioetatik Jinkoak anpara gaitzala,irainetatik geu defendituko gara eta.
Zeinen erraz ahazten diren hasierakomakilakadak…
Gure sasoikook oso abilak izan garaautodefentsan. “Auto” berba guztiak erabili ditugu autoridadez:autokritika, autozentsura, autotxokeak, autonomia, autoretza, eta–nola ez!– makilakada automatikoak.
30 urte himno txikiak sortzen, edokantu handiak.
Edo himno handiak eta kantu txikiak.Edo himno kantuak eta handi txikiak. Edo himno himnoak eta kantukantuak… Musikak libertate handiena ere txiki du.
Marka, behintzat, sortu duzu: RuperOrdorika™.
Bai, baina ahaztu nuen markari .comdelakoa gehitzea, eta orain beldur naiz, Ruper Ordorika™ horrenaipamena ez den ailegatuko Txirritaren “beste laurogei urtetara”.
Jarri labanderia bat, furgoi beltza etahortxe duzu kantua.
Kantua bera ere ideia handietaraetengabe lerratzen denean egunerokoaz ahazteko joera hartzen du.Jendearengandik urrun, urrun.
Hala ere, bizikidetza jokoan eta zubertso ttikietan…
Orain udan, jaialdiak, hondartzak,tirantedun kamisetak, frakatxoak… zein urrun diren bizikidetza etaenparauak! Neguan erantzungo dizut zehatzago.
Lendakaris Muertos-ekoek dioten bezala:gafapastak, nahikoak dira Ruperrenak?
Bai, horrelako zer edo zer esaten dutebaina erdaraz eta errima kontsonantean.
Lentilarik jartzea ez duzu pentsatu,beraz.
Lekeition ume antiojodunei diputaduesaten diete… Ezta burutik pasatu ere horrelako “kargu” batiuko egitea!
Eskerrak inork ez duen koblakaririkbehar!
Horregatik hasi behar izan dutbertsolaritzan gai-jartzaile!
Sigues cantando exclusivamente eneuskera.
Horretan bai, asmatu duzu. Galdera haubeti erdaraz egiten didate. Eta bai, nik ere, kantari normalakbezala, Raphaelek, Brucek eta Shakirak bezala, aukerako hizkuntzanabesten dut.
Inork ez zigun esan euskaldun izateaerraza zenik.
Pentsa, zelako galderak erantzun behardiren euskaldun izateagatik!