Fiskaltzaren iritziz, Batasunaren eta ANVren arteko “elkarlana” 2003ko urtarrilaren 24an egindako bilera batean “erosi” zen. Bilera horretan, ustez, bilerakideek Batasuna legez kanpo uztea arbuiatu zuten, “legez kanporatzea, espainiar legedian oinarritutako” erabakia zelako.
Gainera, Batasunak ANV “erabili” egin zuela frogatu nahi du Fiskaltzak, Batasunak markatutako norabidearekiko “sumisoa” zelako ANV. Batasunak, ANVk eta EHAK alderdiek diruzaintza sistema komuna zutela ere adierazi du.
Fiskaltzak gehitu du, EHAK alderdiaren egoitzak Batasunako buruzagiek erabiltzen zituztela.Auzipetutako 43 lagunak hauexek dira: Batasunako Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena, Maite Diaz de Heredia eta Marije Fullaondo, EHAK alderdiko parlamentari izan ziren Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin, Ino Galparsaro Arrasateko alkatea, EHAK alderdiko lehendakaria, Juan Carlos Ramos, bi diruzainak Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto, Kepa Bereziartua ANVko presidentea, Jose Manuel Jurado, Eusebio Lasa, Imanol Iparagirre, Joana Regueiro, Angel Mari Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Ibon Arbulu, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Ana Lizarralde, Aner Petralanda, Patxi Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Inazio Oralde Arana, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Unai Fano, Maite Fernandez Labastia, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Anton Gomez Lorente, Asier Arraiz Barbadillo eta Peio Galvez.
Fiskaltzak lekuko gisa deklaratzea nahi du Batasunako buruzagi izandako Arnaldo Otegik, Joseba Alvarezek, Karmelo Landak eta Jose Luis Elkorok.
