Dokumetalaren helburua euskararen berreskurapenean garrantzitsuak izan diren gakoak zabaldu eta egoera gutxiagotuan dauden beste hizkuntzetan ere baliagarriak izatea da. Horretarako euskararen garapenean aritu diren hainbat erakunde eta eragileren testigantzak jaso dira. Udako egun hauetarako oso dokuemental ederra eta gozagarria, benetan; zabaltzeko modukoa.
Liburuak 72 orri ditu eta 40 bat minutu dokumentalak. Lana osatzeko euskalgintzan diharduten hainbat eragileren laguntza eta beste hainbat erakunderen babesa jaso dute. Dokumentalean, besteak beste, Xabier Mendiguren Bereziartuk, Jose Angel Irigaraik, Joseba Intxaustik, Jon Sarasuak, Koro Zumalabek, Joxe Aranzabalek, eta Amaia Anterok hartu duteparte.
Dokumentalaren trailerra azpian duzue eta dokumental osoa hemen ikus dezakezue:
Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk from Garabide on Vimeo.