
Irailaren 11n Zumarragako Parrokiatikgoizean goiz irten eginez (goizeko 5:00etan hain zuzen), autobusezLaskuneko (Lescun) Lauzart Campingeraino (896 m) joango gara;bertatik irten eta Ansabèreko Harana jarraituz, Petretxema leporako(2.084 m.) bidea egingo dugu; behin lepoan gaudela, bi aukera izangoditugu, bata zuzen Linzako aterpera jaitsi –han egingo baitugu lo-Foyas de los Ingenieros sakonetatik –oso ingurune karstikointeresgarria bera- edo bestela, PETRETXEMA mendira igo eta geroLinza aterpera jaitsi (1.340 m) izen bereko lepotik igaroz.
Bestalde ere aipatu behar eguraldialagun badugu, Laskuneko Zirkuaren eta Ansabèreko Orratzen gainekoikusmira nabarmentzekoa dela, ikusgarria baita oso bertan ikusdaitekeen mendialdea.
Igandean ordea, Linza aterpetik HIRUERREGE MAHAIA (2.428 m) mendira igotzeko bidea egingo dugu, eta hainzuzen ere, jaitsiera jende gutxiago erabiltzen duen bidetik egingodugu (Hoya de Larra sakonetik), Rincón de Belaguako norabidean hainzuzen.
Lehenbailehen izena ematea KOMENI da,izan ere 30 DIRA GORDETAKO LEKUAK, eta aterpearen zaindariarigutxienez astebete lehenago esan behar zaio erreserbatutako kopurua.
Izena emateko ABUZTUAN egin daiteke,telefono hauetako batera deituz:
- Luis –> 659486878
- Javier –> 620922246
Irailean zehar oraindik ere plazalibrerik geratzen bada, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxeankokaturik dagoen Ostadar Mendi Taldearen bulegoan eman ahal izango daizena, astearte, ostegun eta ostiraletan 20etatik 21etara hain zuzen,baita telefonoz ere 943723385 telefonoan mezu bat utziz.
Informazio gehiago gure webgunean lortuahal izango duzu: http://www.ostadar.org
- Bi egunetako txangoa.
- Irteera eguna: irailak 11 (larunbata).
- Irteera ordua: goizeko 5:00etan.
- Irteera tokia: Zumarragako Parrokia.
- Prezioa: 62 €