Urretxuko Udaleko kultura sailakjakitera eman duenez, aurtengo Santa Anastasia jaietan ez dalarunbatean, ohi bezala gastronomia lehiaketarik izango.Komunikabideei bidalitako oharrean ez ditu erabakiaren arrazoiakzehazten. Urteetan itzal luzea duen ekimena da gastronomialehiaketarena, Akelarre elkarteak antolatuta, aurtengoak hogeitahamabosgarrena behar bailuke. Lehiaketarik ez da izango ordea,baina horren ordez afari gastronomikoa mantenduko da eta beharrezkoaizango da aldez aurretik izena ematea, lekua mugatua izango baita.
Afaria Ederrena pilotalekuan izango daeta parte hartuko duten koadrila guztiei, menu bat proposatuko zaioantolakuntzatik betiko ohitura mantentzearren. Afari gastronomikoanparte hartu nahi duten koadrilek Urretxuko kultur etxean eman beharkodute izena irailaren 8a baino lehen. Kultur etxeko ordutegiakhonokoak dira:
- Abuztuak 25etik 31ra: astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:00
- Irailaren 1etik aurrera, ohikoa: astelehenetik ostiralera 9:00 – 15:00 eta 16:30 – 21:00. (Abuztuaren 6tik 24ra itxita izango da).
