
Abuztuaren batean, Urola AsirautoPlazaola Triatloi Taldeko Jon Azpiazu eta Aitor Alberdik ErresumaBatuko Bolton hirian ospatu zen Ironman triatloiean parte hartuzuten. Lasterketari goizeko 6tan ematen zitzaion hasiera. Eguraldiaexkaxa zen, tenperatura baxua, lainotuta eta momentu askotaneuritsua. 1.200 parte-hartzaile inguru bildu ziren irteeran eta osatubeharreko distantziak ondorengoak: 3.800 metro igerian, 186 kilometrobizikletan eta 42 kilometro korrika.
Aitor Alberdik lasterketa 9 ordu eta 47minutuko denboran osatu zuen, helmugara 14. postuan sartuz. Denborahoni esker lehenengo postua eskuratu zuen bere adinekoen mailarizegokion sailkapenean. Horrekin gainera, Hawaii-ra joateko aukeraeskuratu du triatloilariak. Beranduago amaitu zuen Jon Azpiazuk,berak nahi baino erritmo baxuagoan, baina era konstantean eta horriesker 32. postuan sartu zen helmugara, 10 ordu eta 7 minutukodenboran; bere mailan 4. postua erdietsiz.
Sailkapen orokorrak hemen dituzue ikusgai.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldea.