
Bidaia bat: Madril-Tokio. Biprotagonista nagusi: Hispaniar Filologian lizentziatutako emakumebizia bezain inozentea eta historia arraroak kontatzen dituen ezohikobidaiaria. Kuxkuxero baten istorioa. Emakumeak bidaia kidearenistorioa entzungo du, tarteka istorioarekin berarekin gozatuz,tarteka asaldatuz. Hau da “Tatami”k oinarrian gordetzen duena,Ttanttaka antzerki taldeak ostiral honetan, Zumarragako Zelai Ariztintaularatuko duen lanak, azken batean. Emanaldiari 22:30ean emangozaio hasiera eta euskaraz izango da.
Gorka Aginagalde eta Naiara Arnedoaktoreak ematen diete bizia istorio honetako protagonistei.Antzezlana izenburu bereko Alberto Olmosen liburuan oinarrituta dagoeta Kike Diaz de Radak moldatu du antzerkirako.
Sarrera salmenta
Sarrerak ostiralean bertan jarriko dirasalgai Zelai Arizti aretoko leihatilan bertan. Goizean 11:30etik13:30era eta gauean 22:00etatik 22:30era. Sarrera bakoitzak 10 eurobalio du eta pertsonako gehienez lau eskuratu ahal izango dira.
Argazkia: Naiara Arnedo eta Gorka Aginagalde aktoreak antzezlanaren une batean.