
Data bereziak gerturatzen ari dira Urretxuko Txistulari Taldearentzat. Aspaldian dabiltza prestaketa lanetan murgilduta eta gaur emango diote hasiera, 50. urteurrenaren ospakizun asteari. Arratsaldeko 19:30ean kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar, ondoren 20:00etan izango da inaugurazio ekitaldia.
Egitaraua:
- Irailak 6; astelehena: Txistulari Taldeak Urretxun 50 urte erakusketaren irekiera. Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa, irailaren 20rarte zabalik egongo da egunero 17:30tatik 20:00tara bitartean.
- Irailak 7; asteartea: Txistua Euskal Herrian mendez mende hitzaldia Mikel Aranburu txistulari nafarraren eskutik Aizpuruenea Kultur Etxean.
- Irailak 8; asteazkena: Urretxuko Txistulari Taldea. 1960-2010. ikus-entzunezkoaren estreinaldia Labeaga aretoan.
- Irailak 9; osteguna: Agurtzane Aramendik idatzitako Urretxuko Txistulari Taldea. 1960-2010. liburuaren aurkezpen ekitaldia Udaletxeko batzar areto nagusian.
- Irailak 10; ostirala: Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabalaren txistu eta soinu kontzertua. Birtuosismoa eta sentimenduak, txistuaz bat eginik. Betikoa eta betirako.
- Irailak 11; larunbata: taldearen ospakizun bereziak: meza, kalejira eta bazkaria.
Ekitaldi guztiak, ostiraleko kontzertua ezik arratsaldeko 20:00tan izango dira eta doakoak izango dira.