
Atzo jokatu zen Antioko 2. Igoera rallya. Bigarren aldi honetarako ibilbidea luzatu zuten antolatzaileek. Guztira hiru kilometro eta erdiko ibilbidea izan zen, hiru aldiz osatu beharrekoa proba gainditu ahal izateko. Guztira 55 autok hartu zuten parte atzoko proban, iaz baino hamabost gehiagok. Eizagako gasolindegi zaharrean izan zuen probak hasiera eta Antion helmuga.
Aitor Zabaleta, azkarrena
Iaz bezala, aurtengo proban ere, Aitor Zabaleta bergararra izan da proba gainditzeko, ibilbideko hiru bueltak osatzen azkarrena. Bigarren amaitu zuen proba Angel Vilariñok eta herritarren artean azkarrena Mikel Urkiola izan zen.
Antioko igoera puntuagarria izan da Euskal Herri mailako Mendiko Txapelketa eta Gipuzkoa mailako txapelketarako, besteak beste. Zumarragako Udalak Gipuzkoako Automobilismo Federazioarekin elkarlanean antolatutako proba izan da Antiokoa.