Urretxuko Txistulari Taldeak martxoinguruan hasi zituen 50. urteurreneko ospakizunak. Orduan egin zuenUrretxun Euskal Herriko Txistularien Elkarteak urteko batzarra etajai giroa nagusi izan zen asteburu osoan zehar. Hilabete batzukberanduago, ekainean Ramon Esnaolaren omenezko CDa aurkeztu zuten.Dena den, irailean izango dira ospakizun nagusiak, izan ere irailaren12an, orain dela 50 urte irten ziren txistulariak lehenengozkalejiran.
Irailean ospakizun nagusienak
Atzo arratsaldeko 19:30ean kalejiraegin zuten herrian zehar eta ondoren, 20:00etan taldearen 50 urtekohistoria biltzen duen argazki erakusketa inauguratu zuten Juan deLizarazu erakusketa aretoan. Erakusketan argazkiak, jantziak etatxistuak eta danbolinak daude ikusgai besteak beste. Irailaren 20raarte izango da irekita, arratsaldeko ordutegian, 17:30etik20:00etara.
Erakusketaren inaugurazioaren inguruko bideoa duzue jarraian ikusgai:
Ekitaldiak aste guztian
Larunbatera bitartean luzatuko diradena den, ospakizunak. Gaur arratsaldeko 20:00etan esaterako MikelAranburuk 50. urteurrenaren gaineko hitzaldia eskainiko du Aizpurunea kultur etxean. Bihar, “Urretxuko Txistulari Taldea.Agrupación de Txistularis de Urretxu. 1960-2010”izenburupean, 50. urteurrenaren harira ekoiztutako erreportajebereziaren proiekzioa izango da aurkezpenarekin batera. 20:00etan Labeaga aretoan.
Ostegunean, urtemuga honetarako propioekoiztutako liburuaren aurkezpena izango da. 20:00etatik aurrera, Urretxuko udaletxeko areto nagusian. Asteburuaribegira, ostiralean txistu eta eskusoinu kontzertua antolatu duteGarikoitz Mendizabal eta Xabi Zabalaren eskutik. Kontzertua doakoa daeta Labeaga aretoan eskainiko da 20:30etik aurrera. Larunbatean,hilak 11 txistulariek euren jaia egingo dute, meza, kalejira etabazkaria izango dituzte besteak beste.
Euskal Jaia
Irailaren 19an, Euskal Jai egunean erehartuko dute parte txistulariek. Deialdi berezia egin nahi izan dieteantolatzaileek taldean aritu diren txistulariei. Euskal Jai egunean,urte guzti hauetan taldean aritu diren txistulariak bildu nahidituzte. 236 izan dira guztira eta horietatik gehientsuenak bildu etaEuskal Jaietako desfilean parte hartzea da asmoa.
Urte honetako ospakizunekin amaitzekoabenduan urteroko kontzertua ere eskainiko dute aurten.
Erlazionatutako albisteak: