Mairi elkarteak antolatuta,hamabigarren urtez ospatuko da igandean Herriarteko Eguna Zumarraganeta Urretxun. Urtero, herrialde bati eskaintzen zaio eguna eta aurtenEuskal Herria izango da protagonista, azken urteetan beste hainbatherrialde pasa eta gero.
Bost saltoki izango dira aurtenguztira, eta horietako bakoitzean ardoa eta lurralde bakoitzaridagozkion pintxoak eskainiko dituzte. Taldeko bazkide gehienenjatorria egongo da ordezkatuta bost stand-etan: Galizia, Errioxa,Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Extremadura eta Euskal Herria. Pintxobakoitzeko euro bana kobratuko dute eta berdin ardo bakoitzeko.Lurralde bakoitzeko jantzi tipikoak ere jantziko dituzte, eta tokibakoitzeko informazio turistikoa biltzen duten liburuxkak ere emangodituzte.
Igandean goizeko hamaiketatik eta eguerdiko ordu bieta erdira arte, herritarrek lurralde ezberdinetako gastronomiadastatzeko aukera izango dute, baita ardoak ere. Mairikoak mokaduhoriek guztiak prestatzeko ari dira lanean, hain zuzen, aste osoan.Guztira, 185 bat bazkide ditu emakume elkarteak.
Argazkia: Mairi elkarteko kideak, Herriarteko Egunean (utzita)