Pasa den asteburuan Guadalajaran eginzen distantzia luzeko triatloi proban, Urola Asirauto PlazaolaTaldeko lau kidek hartu zuten parte: Gemma Hernandez, Juan CarlosRueda, Aitor Alberdi eta Mikel Muruak. Alberdirentzat izan ezik,gainontzekoen erronka izan zen distantzia luzeko euren lehendabizikoproba gainditzea.
Proba gogorra
Guadalajarakoa XXV. distantzia luzekoproba izan zen, estatuan egiten direnen artean aitzindaria. 3kilometro igerian, 82 kilometro bizikletan eta 21 kilometro lasterkaegin behar izan zituzten parte hartzaileek ibilbidea osatzeko. Zeuden32 graduek eta arratsaldeko ordu bietan ospatzeak, are gehiago zailduzuen, hasieratik berez gogorra zen proba. Izena emanda zuten 300parte hartzaileetatik, 50ek ez ateratzea erabaki zuten eta 42klasterketa utzi behar izan zuten 208 bakarrik helmugaratuz. PedroGomes portugaldarra eta Ana Casares nafarra izan ziren azkenean,garaipena eskuratu zutenak.
Urola Asirauto Plazaolako kideeidagokionez, gizonezkoetan Mikel Murua maila altuan ibili zen etanahiz eta distantzia luzean, bere lehen aldia izan onenen arteansartzea lortu zuen proba 27. postuan amaituz 4 ordu, 54 minutu eta5segunduko denbora eginda.
Juan Carlos Ruedak triatloianaurten debuta egin ondoren proba 5 ordu, 55 minutu eta 31 segundukodenborarekin 146. postuan. Aitor Alberdik arriskatzea erabaki zuenonenekin sartzeko asmotan bere denboraldi amaierako lasterketan.Nahiz eta bizikleta saio aparta burutu eta 6. postuan aurkitu,lasterketa utzi behar izan zuen korrikako saioan.
Emakumezkoetan Gema Hernandezek osolasterketa erregularra burutu zuen, gorabeherarik gabekoa, igeriketasaioan 5. postuan atera zen uretatik eta bizikleta eta korrikako saiooso txukunak eginez lasterketa 5 ordu, 44minutu eta 17 segundukodenborarekin amaitu zuen 13. postuan.