
Zumarragako VIII. Motorraren Astearenbaitan, motoen elkarretaratzea eta Freestyle erakustaldia izango diraasteburuan. Motorraren astea maiatzean hasi zen eta azaroan amaitukoda. Aste honen baitan antolatzen diren ekintzen barruan, asteburuhonetakoak motozaleei eskainitakoak izango dira. Freestyleerakustaldia, iazko arrakasta errepikatzeko asmoz antolatu da.
Larunbatean, hilaren 11an, motoelkarretaratzea izango da Zelai Ariztiko pilotalekuan arratsaldeko15:00etan. Motozaleak bildu eta Gipuzkoan barrena ibilaldia egingodute 19:00etan berriz, Zumarragara bueltatzeko. Ordu horretanSoraluze eta Legazpi kaleetan euren motorrak erakusgai jarrikodituzte. 21:00etan afaria izango dute Labekoan eta kanpotik datozenmotozaleek Beloki pilotalekuan gaua pasatzeko aukera izango dute halanahi izanez gero.
Freestyle erakustaldia
Larunbat gauean, 23:00etan II.Freestyle erakustaldia izango da Euskadi plazan. Maikel Melero etaCarlos Toledano pilotuek eskainiko dute erakustaldia.
Igandean jarraituko dute motorrarieskainitako ekintzek. 9:00etan motozaleak Euskadi plazan elkartukodira, 11:00etan hamaiketako izango dute eta ondoren Gipuzkoakokostaldetik barrera txangoa egingo dute. 13:30ean itzuliko diraZumarragara eta larunbatean bezala Soraluze eta Legazpi kaleakmotorren erakusleiho bihurtuko dira. Paella erraldoia prestatuko dutebazkaritarako, 250 bat pertsonentzako modukoa.
Bazkalondoan, 18:30ean asteburukobigarren freestyle erakustaldia izango da Euskadi plazan. Honekinamaituko dira Zumarragan, motorrari eskainitako ekintzak.
Zumarragako Udalak jakitera emanduenez, asteburu honetan eta aurrekoan egin ziren ekintzetan,herritarren eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzea izan dahelburu nagusiena. Mikel Serrano alkateak esan duenez, 9.000 eurokoaurrekontua dute asteburu honetako ekintzek.
Argazkia: iaz egin zen Freestyle erakustaldiko une bat Zumarragako Euskadi plazan.