
Abuztuan eta iraileko egun hauetan laneta lan ibili eta gero, ari da gerturatzen euren lanak jendaurreanerakusteko unea. Santa Anastasia jaien barruan, egun handia da EuskalJaia, karrozagileek modu berezian bizi dutena.
Goizean goizetik hasten da beraientzakoeguna, bazkal ondorenean, hilabete inguruan landutakoa jendaurreanerakusteko. Arratsaldeko 17:30ean emango zaio hasiera karrozendesfileari. Aurten, zazpi izango dira parte hartuko duten koadrilak(eta ez zortzi, orain egun batzuk otamotz.eus-en adierazi genuenbezala): Arlote, …edo, MDY, Preson Lagunak, Toz, Zintzilik etaZoze.
Karrozen desfilean dantza taldeek etamusikariek ere hartuko dute parte. Tartean izango dira, Azpeitiko“Itsasi” Zanpantzar taldea, Amikuze, Legazpi, Ordizia etaUrretxuko buruhandi bandoleroak, “Iratzarri” dultzaineroak,Urretxuko Txistulari taldea, etab.
Desfilean amaitu baino lehentxeago,18:30ean Zuhaitzaren Soinua Kolektiboak txalaparta saioa eskainiko duGernikako Arbola plazan. Ondoren, 19:15 inguruan ibilaldiko lehenengokarrozak Gernikako Arbola plazan sartzen hasiko dira. Denak GernikakoArbola plazara heldu ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.Erraldoiek emango diote amaiera emanaldiari dantza batekin.
Ondoko bideoan ikusgai duzue, koadrilek egindako lanaren laburpena: