
Ikastaroa urriaren 18an hasiko da, etaazaroaren 22ra arte jarraituko du. Izen-ematea zabalik dago.Larunbatera arte dute interesatuek izena emateko aukera Aulas Kutxaradeituta (902 54 00 40) edo euren webgunean begiratuta.
Ikastaroaastelehenetan eta asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara.Marañon medikuak eta Academia Erranteko kideek emango dute.Akademia 1950eko hamarkadan osatu zuten gipuzkoar kulturgileek, AnjelKruz Jaka zumarragarra tartean zela.
Ikastaroaren helburuak
Emozioak eta bere eraginak ezagutuko dituzte ikastaroan:indarrak, ahuleziak eta aukerak. Energia emozionala hobetzea etabideratzea norberaren garapenaren hobe beharrez, helburuak lortzekomotibazioa lantzea, edo gatazkei aurre egiteko norabidea ematea etakomunikazioa hobetzea dira helburu nagusienak.
Enpatialanduko dute, eta autokontzientzia hartzeko baliabideak emangodituzte. Emozioen kontrolaz ariko dira, harremanak hobetzekogiltzarriak emanez.