
Uda garaiko geldialdia eta gero, gauremango zaio jarraipena berriz Madrilgo Auzitegi NazionaleanUdalbiltzaren aurkako epaiketari. Uztailean epaiketaren lehensaioetan auziperatuek, Udalbiltza erakundean burutu zuten lanaberaien udal karguei jarraituz egin zutela adierazi zuten, EuskalHerriaren eraikuntza eta garapena helburu izanik eginikoa izan zelaeta ez zuela inolako erakunde armaturen agindurik jarraitzen.
Orain berriz ere auziari ekingozaiolarik, egoera hau salatzeko Urretxu Zumarragako Bai UdalbiltzariSareak lanari berrekin nahi dio eta egun hauetarako zenbait ekimenantolatu dituzte auziperatuei babesa eman, tarten dira JosebaGarmendia eta Miren Josu Aranburu herritarrak, eta epaiketasalatzeko. Bide batez, herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenetanparte hartzera.
Ekimenak:
- Gaur, irailak 13: arratsaldeko 20:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan auzia salatzeko elkarretaratzea.
- Irailak 15, asteazkena: Madrilen burutzen ari den epaiketara joateko autobusa antolatu da. Nahi duenak, Aldiri elkartean eman dezake izena.
Argazkia: Bai Udalbiltzari Sareak, uztailean Urretxun antolatutako elkarretaratzea.