
Udako oporren ostean,Zumarraga-Urretxuko euskarazko irakurle taldeak 2010-2011 ikasturtekolehenengo bilkura egingo du urriaren 6an, arratsaldeko 7etatikaurrera. Iaz Zelai-Arizti kultur etxean ospatu baziren euskarazkoirakurle taldearen bilkurak, aurten Urretxun izango dira. Lehenengobilkura hau Urretxuko kultur etxean izango da, eta aurrera begira,Urretxuko liburutegiko berritze lanak bukatu ostean, saioakliburutegiko gela berezi batean izango dira.
Urriaren 6ko bilkuran, Joan MariIrigoienen “Haragiaren gauak eta egunak” liburua izango daaztergai, Orbetarrak trilogiako bigarren liburukia, mila orrialdeinguruko liburu mardula. Apirilean, “Bestea da mundua” liburuarengaineko solasaldia egin zen irakurle taldean, Joan Mari Irigoien berabertan zela, eta orain bigarren liburuaren txanda da. Trilogiahonetan, XX. mende haserako euskal familia baten bilakaera kontatzenda, ezerezetik handiki izatera igaro den familia batena, hain juxtu.Trilogia itxiko duen hirugarren liburua ere, gutxi barru argitaratukodu Irigoienek, Altzako idazle handiak.
Iaz hamabost lagun inguruko taldeaelkartu zen hilero, adostutako liburu baten gaineko solasaldiaegiteko. Taldeak zabalik dauzka bere ateak, euskaraz irakurtzekozaletasuna duen edonork eman dezake izena. Iaz bezala, Gorka Azkarateizango da taldeko gidaria. Ekimena Zumarraga-Urretxuko udaleuskaltegiaren eta Zumarraga eta Urretxuko udalen babesarekinantolatu da aurten ere. Ikasturtean zehar, zenbait idazlek saioetanparte hartzea ere espero da, iaz Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga etaJoan Mari Irigoien izan ziren moduan.
Argazkia: irakurle taldea Joan MariIrigoienekin, apirilean egindako solasaldian.