
Espainiako Gobernuak emango duen tokikoinbertsioetarako fondoarekin hiru proiektu gauzatuko ditu UrretxukoUdalak. Udaletxea berritzeko lehendabiziko fasea burutu, liburutegiaberritu eta handitu eta Santa Barbara inguruko ur-emaria hobetu nahida. 732.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak iaz baino 500.000euro gutxiago.
Udaletxea
Gaur egun dagoen egoeran, udaletxeanfuntzionalki lan egitea ezinezkoa dela adierazi zuen bere garaianIñaki Zabala Urretxuko alkateak. Eta beste alde batetik,dauden segurtasun neurriak ez direla nahikoa ere gaineratu zuen.Udaletxea berritzeko lanen lehendabiziko fasea finantzatuko da hortazdiru honekin, sotoari dagokiona. Bertan udaltzainentzako bulegoakatonduko dira eta baita udal artxibategia segurtasun osoz gordetzekoleku bat egin ere.
Beste bi proiektuak
Estatuko Fondotik jasotako diruarekinbeste bi proiektu ere egin ditu Udalak eta udaletxea ere berritukoda. Liburutegian aldaketak egiten ari dira. Gune hau berritu etahandituko da eta Kzgunea ere bertara eramatea da asmoa.
Azkenik Santa Barbara inguruanur-emaria hobetzeko lanak egin nahi dira. Uraren kudeaketa hobetzekoIturmendi azpian deposito handi bat jarri nahi da baserritarrei urtratatua emateko eta dauden ur baliabideak hobeto aprobetxatzeko.