
Izen-emate epea hilaren 24ra arte zabalik badago ere, Zelai AriztiKultur Etxeak eskaintzen dituen tailerretan poliki doaz betetzenkurtsoetako tokiak. Momentuz zeramika tailerrean baizik ez da osatutaldea. Kultur etxea ireki zutenetik hiru hilero tailer ezberdinakeskaini dituzte. Hurrengo bi asteetan izen-emate epeak zabalikjarraituko du. Kultur etxeko harrerara joan behar da.
Aurrekontualdetik murrizketak egon dira eta aurreko urteetan bezainbeste tailerez dituzte eskaini. Arrakastatsuenak aukeratu dituzte, kulturteknikariek esan dutenez. Brikolajea, makillajea, dietetika,aromaterapia eta zeramika, azkena helduentzat eta haurrentzat.
Zeramikan 11 lagunek eman dute izena, eta osatu da taldea.Beste guztietan ez da momentuz, talderik osatu oraindik. Kulturagendan iragarritako ikastaroez gain, sukaldaritza tailerra ereantolatuko dute. Aurreko ikasturtean arrakasta gehien izan zuenikastaro horrek, eta jendea kanpoan geratu zen. Taldea osatzeko hirutoki geratzen dira. Izena kultur etxean eman daiteke, gaur eta bihar.Lehentasuna emango diete aurretik sukaldaritza ikastarorik egin ezdutenei. Aukeraketa zozketa bidez egingo dute eta ikastaroa urriaren7an hasi eta abenduaren 19ra arte izango da, ostegun arratsaldeetan .