
Irailaren 25ean eta 26an, asteburuhonetan mendi irteera egingo du Urretxuko Goierri kirol elkarteak.Cameros, Transhumantziako bazterra, Castejon eta Camero Nuevomendizerretako mendietan ibiliko dira eta asteburu osoko irteeraizango da.
Lehen egunean, Brieva de Cameros herritik abiatukodira eta gaua Villoslada de Camerosen igaroko dute. Bigarren eguneanaldiz, Anguiano herrian amaituko dute txangoa, handik etxeraitzultzeko. Bidean Errioxa erdialdeko Cabezon (1854 m), Mojon Alto(1767 m) eta Muelago (1479 m) mendiak igoko dituzte.
Izenaemateko
Ibilaldian izena eman nahi dutenek hilaren 20ra artedute horretarako epea Goierri kirol elkartearen egoitzan. Bazkidedirenek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek aldiz, 30.Informazio gehiago Goierri Kirol Elkarteko webgunean aurki daiteke.
Argazkia: Cabezo del Santo gaina (utzita)